Auditorioa

quienes
jbc_logo-e1420223675924[1]

BJC Kultur Elkarteak 1991. urtean Auditorio Zikloarekin hasi zuen bere ibilbidea. Urte hauetan zehar, zikloa ezagun egin da nazioarteko jazz eszenan eta eszena horretako musikarien artean.

AUDITORIOAREN bitartez, “beste” musikari eta sortzaileak entzuteko aukera dago, Europako kultura hiriburu handiek osatzen duten zirkuituan jarduten direnak. Zirkuitua, hedabideetako izar handiei zuzendutako Jaialdi eta musika ekitaldi handiak ez, beste zerbait da. AUDITORIOKO egitarauan musikaren kalitateak du lehentasuna eta arrakasta komertziala ez da guretzat irizpide; hori dela eta, musikari ospetsuak, abangoardiako sortzaileak eta nazioartean proiekzioa duten Euskal Herriko musikariak ekarri ditugu Bilbora.

Entzuleen gehiengoak, jazz garaikidea ezagutzen ez duenak, AUDITORIOren bitartez ezustean ezagutuko ditu nazioarteko musikari garrantzitsuak, New York, Copenhague, Paris, Berlin, London edo Bartzelona bezalako hirietara joateko beharrik gabe.

 

NOLA IRITSI: Hotel Conde Duque Bilbo erdian dago, Paseo Campo Volantín, 22 kalean, Bilbaoko Udaletik oso gertu.