#SOSBJC Elkartea salba dezagun

#SOSBJC Elkartea salba dezagun

Gaur, 27 urteren ostean, eta izaera eta tamaina honetako kultur proiektu bat aurrera ateratzeak dituen zailtasunak zailtasun, Bilbaina Jazz Klub Kultur Elkartea bere unerik onenean dago. Ikusle kopuruari zein maila artistikoari dagokionez, urtero 7.000 entzuletik gora eta bi etengabeko egitarau ditu: batetik, ostegunero Conde Duque Hotelean egiten den Auditorioa, eta bestetik, BBK Salan hilero egiten den Hileroko emanaldia.

Hala ere, babesle ezak eta erakundeen konpromiso faltak, gutxieneko beharrezko finantziazioa lortzea eragozten digu; eta lehendabiziko aldiz, laguntza ekonomikoa eskatzeko premia larrian gaude. Zinez, Bilbo hiriko ekimen kultural garrantzitsuenetako bat galtzeko arriskuan dago, eta ondorioz, nazioarteko jazz garaikidearen zirkuitutik desagertu daiteke.

Lehen mailako asteroko programazioari esker, Bilbaina Jazz Clubak nazioarteko jazz zirkuituaren egoitza egonkor bilakatu du Bilbo. Horri esker, ospe handiko maisuak, abangoardiako sortzaileak, baita proiekzio handiko Euskal Herriko artistak entzuteko aukera dugu. Izan ere, Bilbaina Jazz Club elkarteari esker, Europako hiriburuek –Kopenhage, Berlin, London, Bartzelona…- osatzen duten zirkuituaren baitan dauden musikariak entzun ditzakegu Bilbon.

BJCren ibilbideak aintzatespena eta miresmena jaso ditu nazioartean, Bilbo jazz-aren baitan murgildu du, Euskal Herrian dagoen gisa honetako programazio bakarra da, eta Jaialdien ezinbesteko osagarria da.

“Zure hiria da, lagundu eraikitzen; Bilbok zure laguntza behar du”

“Egin ahal duzun diru-ekarpena, edo nahi duzuna; zure ekarpena garrantzitsua da, elkarteak zure laguntza behar du”.

ZURE LAGUNTZA BEHAR DUGU:

Zure diru-ekarpenarekin

Lagundu Elkartea mantentzen zure diru-laguntzarekin. Egin dezakezu ES12 2095 0368 81 9110441111 (transferentziaren azalpenean jarri zure izen-abizenak eta NAN zenbakia) kontu korrontean edo, nahi izanez gero, PayPal bidez:





Gutun hau sinatzen

Marco Mezquida musikari eta Elkartearen lagunak, elkartearentzako laguntza eskatuz erakundeei zuzendutako hurrengo eskutitza idatzi du. Bere eskutitza eta eskaera gure egin ditugu. Ekimenarekin bat egin nahi al duzu?

BJCren BABESLE IZAN NAHI DUZU?

Enpresa gisa Elkartearen babesle izan nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitez: bjcinfo@jazz-on.org helbidera emaila bidali, 946 790 671 telefono zenbakira deitu edo hurrengo galdetegia bete dezakezu. Eskerrik asko.

 

ARTISTAK #SOSBJCrekin

Eskerrik asko zure laguntzagatik. Elkarrekin batera lortuko dugu.

Lagundu #SOSBJC ekimena zabaltzen. Partekatu orri hau lagunekin, musikariekin, kontzertuen programatzaileekin…