Event

MARIA TORO
15
Jun
2018

MARIA TORO

    

  • María Toro: Txirula
  • Moises Sánchez: Pianoa
  • Toño Miguel : Contrabaxua
  • Carlos López : Bateria


Maria Tororen talentua eta jakin-min musikala New York, Rio de Janeiro eta orain Madrilen egindako ibilbidean esponentzialki handitu da. A Coruñan jaio zen 1979an, eta 8 urte zituenetik bera eta txirula bat izan dira. Galizian maila goreneko musika titulua eskuratu ostean, atzerrira joan zen aukera berrien bila. Madrilgo Escuela de Música Creativan ikasi zuen (2005); horrez gain, Jorge Rossy, Michael Kanan, Peter Bernstein, Benny Golson eta Jorge Pardoren ikasle izan zen; horren ostean, 2011. urtean New Yorkera lekualdatu zen.

Etxe-orratzen hiriburuan uneko jazz-aren eszenari neurria hartuta, hainbat leku esanguratsutan jo zuen, hala nola Blue Note, Joe´s Pub eta 55 Bar-en, Jack DeJohnette, Richard Bona edo Jean-Michel Pilc bezalako musikariekin. Handik denbora gutxira Flamencos on Route suitzako konpainia ospetsuan sartu zen eta 2013an Rio de Janeirora joan zen bizitzera. Han grabatu du “Araras” diskoa. Azken lan hori, jazz arloko eta brasileko musika herrikoian aditu diren musikari handiekin -Toninho Horta, Guinga, Hermeto Pascoal- egindako lanaren emaitza da.