Event

ITXASO & JOSE LUIS CANAL “Conversations”
10
May
2018

ITXASO & JOSE LUIS CANAL “Conversations”

  • Venue:HOTEL CONDE DUQUE/ 12€ / Osteguna
  • Length:08:00 pm
    

  • Itxaso : ahotsa
  • José Luis Canal : pianoa



Conversations Itxaso euskal jazz eszenaren ahotsik esanguratsuena da, eta zalantzarik gabe, erakargarri eta interesgarrienetako bat.
Zolitasun jakin baten bilaketan gitarraren soinu ekarpenarekin lan sakona egin badu ere, pianoarekin izan duen harremana ere bizia eta emankorra izan da. Horren adibide da Albert Bover, Joan Moné, Albert Sanz eta Iñaki Salvador piano jotzaileekin egindako bikote lan ederra. Oraingoan, berriz, bikotea Jose Luis Canal piano-jolearekin osatu du. Jose Luis Euskal herriko pianista aintzatetsi eta interesgarrienetako bat da; Itxasok eta berak hainbat proiektu dituzte elkarrekin.
“Conversations”-ek Itxasoren erosotasunaren barne-unibertsora garamatza; bertan, askatasuna eta elkarrekintza abiapuntutzat hartuta, proposamen ezberdinen arteko lotura xaloa gauzatzen da:
Abbey Lincoln-en jazz sentibera, arimari zuzenean eragiten dioten pop abestiak, Brasilgo musikan ibilbide luzea duten konpositoreen kantak…eragin hauek guztiak bere erroetatik iragazi ditu, eta norbere baitan bildu eta askatasunez abesteko jazzak ematen duen aukerari heldu dio. Amarrurik gabe eta naturaltasunez, musikaren xalotasuna da nagusi. Edertasuna eta sentikortasuna dira bikotearen xedea.
ITXASOKantu klasikoa ikasi zuen, eta berehala Musika garaikidearekiko eta bat-batekoaren molde ezberdinekiko interesa piztu zitzaion. Jazz arloan lan egin du, Ahotsaren teknika garaikideen ikasketekin jarraituz.

Estreinakoz 1.989an abestu zuen Arriaga Antzokian, Bilboko Big Band-aren bakarlari gisa. Daniel Perez gitarra-jolearekin jende artean harrera oso ona izan zuen “Vocal Feel” bikotea osatu zuen (beranduago bikotea boskote bilakatu zen); taldeak Getxoko Nazioarteko XVI. Jazz Jaialdian (1992) II. saria irabazi zuen –Abeslari bat buru izanik, saria irabazten zuen Euskal Herriko lehen taldea izan zen-.
Musikari bikainekin egin du beti lan, besteak beste, Joan Monné, Carlos Gracia “Tato”, Iñaki Salvador, Gonzalo Tejáda, Jesús Reina, Albert Bovér, Víctor de Diego, Andrezj Olejniczak, Jon Urrutia, David Xirgu, Daniel Pérez, J.A.Gereñu, Gorka Benítez, Víctor Celada, Mariano Steimberg, eta David Mengualekin.
Musikaren beste arlo batzuetan ere jardun izan da, kontzertu eta grabazioetan, Gontzal Mendibil, Amaya Uranga, Kepa Junkera, Diego Vasallo eta abarrekin; horrez gain, irrati eta telebistako saioetarako sintonia ugari egin ditu.

Bere lan ibilbidean hiru urtez Bartzelonan bizi izan zen; bertan, hiriko jazz eszenako ohiko abeslari bilakatu zen, eta musikari esanguratsuenekin lan egin zuen. Garai hartan, Gorka Benitez eta Dani Pérez-ekin lan egin zuen. Garai berean irakasle lanetan ere jardun zen Bartzelonan. .. ..
Euskadira itzultzean Itxasok bere proiektuak garatu zituen, hala nola, “Itxaso & Javier Juanco-Gonzálo Tejada”, “Itxaso & the circle game”; Itxaso trio, Itxaso 4tet, eta Itxaso 5tet; azken horietan, beste batzuen artean, Albert Sanz, Joan Monné, Albert Bover eta Iñaki Salvador pianistekin aritu zen; Dani Perez, Alejandro Mingot eta Javier Juanco gitarra-joleekin, eta baita Borja Barrueta bateria-jolearekin eta Gorka Benítez saxofoi-jolearekin ere. Era berean, Iñaki Salvador noneto, Gorka Benitez 4tet eta Ander García 5tet-ekin lan egin du.
Horrez gain, 2003an haurrei zuzendutako Ta Ta Ta Jazz programa sortu eta garatu zuen. Harrezkero, saioa Bizkaiko hainbat kultura-etxe eta auzo-etxetan ibili da. …
JOSE LUIS CANAL piano 9 urterekin Juan Antxieta CEMAEn piano ikasketak hasi zituen. Emaitza bikainekin amaitu zituen piano ikasketak. Bakarlari eta laguntzaile gisa kontzertu ugari eman ditu.

Hurrengo piano-joleen seminarioetan parte hartu du: Andrezj Jazinsky (Krystian Zimmerman-en irakaslea), Roberto Bravo (Claudio Arrauren ikaslea ) eta Valery Kastelski (Moskuko Kontserbatorioko katedraduna), besteak beste. Julio Lazarte musikologoarekin piano eta konposizioa ikasi zituen, bai eta Leonardo Baladarekin ere.
1988an Juan Antxieta Konposizio Lehiaketaren 1. Saria irabazi zuen “Cristobal Colon” lanarekin. 1991. urtean Juan Antxieta orkestrarekin bakarlari gisa aritu zen Haydn-en pianorako SolMen egindako Kontzertua joz, Murtziako Romea antzokian eta beste batzuetan aritu zen, eta hori dela eta, Antonio Fernández-Cid kritikoak (EL PAIS) bere lana txalotu zuen. 1992an Ganberako Musikaren Ohorezko saria irabazi zuen.

Musika garaikidearen arloari dagokionez, Getxoko Nazioarteko Jazz Jaialdiaren baitan Beau Geste taldearekin jo du, eta Donostiako Nazioarteko Jazz jaialdian, berriz, Cartoon Band taldearekin. Azken talde honen lana Miguel Martin Jaialdiaren zuzendariak, Pio Lindegaard-ek eta Diego Manriquek (EL PAIS, RADIO 3) txalotu zuten.
2014. urtean musika proiektu onenari Impulso saria irabazi zuen.

5 urtez Consorcio taldearen pianista izan zen; talde horrekin 100 kontzertu baino gehiago eman zituen Espainia, Mexiko, Guatemala, Peru, Venezuela, Costa Rica, Honduras, Txile eta Panaman zehar. Besteak beste Gontzal Mendibil eta Kepa Junkeraren pianista da.
Telebistako musikari gisa hainbat saiotan egin du lan (hurrenez-hurren, Antxon Urrusolok eta Carlos Soberak aurkeztutako Rifi-Rafe, 100%, eta La Gran Evasión saioak)