Event

DAVID  AMBROSIO  trio
17
May
2018

DAVID AMBROSIO trio

  • Loren Stilman: saxo alto
  • Russ Meissner : batería
  • David Ambrosio: contrabajo


El gran bajista neoyorkino David Ambrosio nos visita al frente de un trio de super lujo que reune a tres de los músicos más influyentes del contexto contemporáneo de Nueva York, Loren Stilman al saxo alto y Russ Menier a la batería. Ambrosio es una de las figuras clave de la escena neoyorkina donde colidera “Grupo Los Santos” y “40Twenty”, además de formar parte de muchos proyectos, entre ellos el George Schuller Circle Wide, Matt Renzi Trio, Eri Yamamoto Trio y la BMI/New York Jazz Orchestra liderada por Jim McNeely.

Ambrosio ha actuado con grandes del jazz como el pianista Kenny Werner, Buddy DeFranco, George Garzone, Joseph Jarmon y Ralph Alessi, etc.
Titulado Superior en Composición Clásica y Jazz, David tiene un amplia paleta musical que se intensificó por experiencias únicas vividas en sus giras y viajes por el mundo. En 2001 tuvo la oportunidad de actuar en Cuba con el Grupo Los Santos y Rumbatap de Max Pollack, que le permitieron trabajar con grupos de música folklorica afro/cubana. Poco después de esta experiencia se interesó por la percusión cubana “Bata”, y durante los últimos años ha estado profundizando y estudiando Bata con el maestro percusionista Carlos Gómez. Ha realizado numerosas giras por América Central y el Sudeste Asiático dando conciertos e impartiendo Clinics y master classes en programas impulsados por el Departamento de Estado de Estados Unidos. Ha tocado y grabado con miembros de la Orquesta Sogdiana de Cámara de Instrumentos Folklóricos de Uzbekistán, así como con músicos folclóricos más reconocidos de Kirguistán.

Loren Stillman saxo alto
El saxofonista y compositor afincado en Brooklyn, Loren Stillman, es una de las figuras más destacadas de la escena Neoyorkina y sus proyectos y actuaciones reciben excelentes críticas en publicaciones tan importantes como The New York Times, Downbeat Magazine, Jazziz, Jazz Times y National Public Radio, que lo señalan como una voz innovadora del jazz moderno.

Además del impresionante historial de actuaciones, grabaciones y clases magistrales con sus propios proyectos, Stillman ha actuado junto grandes figuras como Charlie Haden, Paul Motian Trio 2000+2, Carla Bley, John Abercrombie, Greg Osby, Ralph Alessi, Andy Milne’s DAPP Theory, Michele Rosewoman Quintessence, Eivind Opsvik, John McNeil, Brad Shepik, Russ Lossing, Vic Juris, y The Vanguard Jazz Orchestra.
Su carrera musical comienzó temprano y fue recibida con dos importantes premios, Outstanding Performance Awards (1996 y 1998) y el Rising Star Jazz Artist Award (2004) de la revista Down Beat. Stillman estudió en la Manhattan School of Music y The New School con una beca completa; y fue semifinalista en el Thelonious Monk Saxophone Competition 2002. En 2005, recibió el CMA/ASCAP Award for Adventurous Programming y la ASCAP Young Jazz Composers Award . Formado con maestros que van desde Lee Konitz y David Liebman a Harvey Pittel, Stillman ha girado, grabado, y educado en los Estados Unidos, Europa y Japón.

Stillman ha publicado, Going Public (2014), Elder Flower/Deep Drink (2010), Bad Touch: Like A Magic Kiss (2008) Winter Fruits (Pirouet 2008), It Could Be Anything (Fresh Sound, 2005), The Brothers’ Breakfast (Steeplechase, 2006), y Blind Date (Pirouet, 2006), recibió elogios de la crítica de The New York Times y el reconocimiento con cuatro estrellas en BBC Jazz Review, Jazz Man Magazine y Downbeat Magazine. Stillman es endorser de micrófonos AMT, saxofones Selmer, cañas y boquillas Vandoren exclusivamente.

Russ Meissner bateria
Russ creció en Toronto, Canadá, y comenzó a tocar almohadas a los 3 años (al parecer después de ver a Mel Torme), y se pasó a los tambores alrededor de los 11 años. Su hermano mayor, el cantante, compositor productor canadiense Stan Meissner le compró su primera batería y le sentó a los parches, con auriculares y un reproductor de discos, para que tocara sobre la música. En el 8 grado escolar fue aceptado en la Escuela de Artes Watson Claude y comenzó a recibir clases del percusionista David Campion. En la escuela secundaria recibió clases durante dos años con el baterista de jazz local, Barry Elmes y obtuvo el reconocimiento “fusión bug”, seguido por el “jazz bug”. En 1991, Russ asistió a la Universidad William Paterson en Nueva Jersey, donde estudió con John Riley y Rufus Ried y donde obtuvo la licenciatura en Jazz Perfomance.
En 1996 traslada su residencia a Nueva York y desde entonces ha sido uno de los bateristas más destacados, actuando con artistas de la talla de John Abercrombie, Bill Charlap, Lori Carson, Norah Jones, Marian McPartland, Joe Wilder, Dick Hyman, John Scofield, Jim Campilongo, Lucy Wainwright Roche y muchos otros.
Actualmente participa con varios proyectos, entre ellos, Sean Smith Quartet, Matt Renzi Trio, Kenny Wessel Group, Gowanus Reggae y Ska Society (G.R.A.S.S), McCarron Bros., Rebecca Pronsky, Dysfunctional Family Jazz Band, Jack Grace Band, the Pre-War Ponies, and the Billy Lester Trio.

Russ es músico miembro en el show televisivo infantil 3rd & Bird, en el que toca la batería y todo tipo de percusión. También ha grabado para varias películas, como Broken Lizard’s Super Troopers y Beerfest. Russ ha actuado en clubes, salas de conciertos y festivales de todo los EE.UU., Canadá, Europa, Israel y Japón.

DAVID  AMBROSIO  trio
17
May
2018

DAVID AMBROSIO trio

  • Venue:HOTEL CONDE DUQUE/ 12€ / Jueves
  • Length:08:00 pm
  • Loren Stilman: saxo altua
  • Russ Meissner : bateria
  • David Ambrosio: kontrabaxua


David Ambrosio New Yorkeko kontrabaxu-jotzaile handia da, eta luxuzko hirukotea osatuz dator, New Yorkeko testuinguru garaikideko bi musikari esanguratsuenekin: Loren Stilman saxu altua eta Russ Menier bateria-jotzailea. Ambrosio funtsezko musikaria da New Yorkeko eszenan, eta hainbat proiektu ditu horren baitan, adibidez, lidergo partekatua du “Grupo Los Santos” eta “40Twenty” taldeetan. Horrez gain, beste hainbat proiektutan hartzen du parte, besteak beste, George Schuller Circle Wide, Matt Renzi Trio, Eri Yamamoto Trio eta Jim McNeelyk zuzentzen duen BMI/New York Jazz Orchestran.
Ambrosiok jazz musikari handiekin jo du, esate baterako, Kenny Werner pianistarekin, Buddy DeFrancorekin, George Garzonekin, Joseph Jarmonekin, Ralph Alessirekin, e.a.

Goi-mailako ikasketak ditu Konposizio Klasikoa eta Jazzean, eta ezagutza hori munduan zehar egindako bira eta bidaiekin aberastu du. Adibidez, 2001ean Kuban Grupo Los Santos eta MaxPollack-en Rumbatap taldeekin jo zuen. Era horretara, musika afrokubatarra jotzen duten taldeekin lan egiteak bere ezagutza areagotu zuen, eta handik gutxira, “Bata” perkusio kubatarrarekiko interesa piztu zitzaion; ondorioz, azken urteetan Carlos Gomez perkusionistarekin Batari buruz duen ezagutza landu du. Erdialdeko Amerika eta Asia hego-ekialdean sarri ibilitakoa da; kontzertuak eta Clinics eta master class-ak eman ditu bertan, Amerikako Estatu Batuetako Sailak antolatutako jardunaldi ezberdinetan. Horrez gain, Uzbekistango Instrumentu Folklorikoen Ganberako Sogdiana Orkestrako kideekin jo eta grabatu du, bai eta Kirguistango musikari folkloriko garrantzitsuekin ere.

Loren Stillman saxu altua Brooklineko saxofonista eta konpositorea da, bai eta NewYorkeko eszenako musikari esanguratsuenetako bat ere. Bere proiektu eta aktuazioek kritika ezin hobeak jaso dituzte The New York Times, Downbeat Magazine, Jazziz, Jazz Times eta National Public Radio hedabideetan. Guztietan, jazz garaikidearen baitako soinu berritzailea dela azpimarratu dute. Aktuazio eta grabaketa andana egin ditu, baita bere proiektuei buruzko maisu-klase ugari eman ere. Besteak beste, hurrengo maisuekin jo du: Charlie Haden, Paul Motian Trio 2000+2, Carla Bley, John Abercrombie, Greg Osby, Ralph Alessi, Andy Milne’s DAPP Theory, Michele Rosewoman Quintessence, Eivind Opsvik, John McNeil, Brad Shepik, Russ Lossing, Vic Juris, eta The Vanguard Jazz Orchestra.

Goiz hasi zen musika arloan, eta hasi bezain pronto bi sari garrantzitsu irabazi zituen: Down Beat aldizkariak emandako Outstanding Performance Awards (1996 eta 1998. urteetan) eta Rising Star Jazz Artist Award (2004an). Manhattan School of Music eta The New School-en ikasi zuen, ikasketa-beka oso bat jasota; 2002an Thelonious Monk Saxophone Competition lehiaketako finalaurrekoetara iritsi zen. 2005ean CMA/ASCAP Award for Adventurous Programming eta ASCAP Young Jazz Composers Award sariak irabazi zituen. Lee Konitz, David Liebman eta Harvey Pittel-ekin ikasi du eta Amerikako Estatu Batuak, Europa eta Japonian lan egin du.
Hurrengo lanak argitaratu ditu: Going Public (2014), Elder Flower/Deep Drink (2010), Bad Touch: Like A Magic Kiss (2008) Winter Fruits (Pirouet 2008), It Could Be Anything (Fresh Sound, 2005), The Brothers’ Breakfast (Steeplechase, 2006), y Blind Date (Pirouet, 2006). The New York Times-eko kritikoek bere lana txalotu dute, eta BBC Jazz Review, Jazz Man Magazine eta Downbeat Magazine aldizkarietako balorazioetan lau izar eman dizkiote. AMT mikrofonoen, Selmer saxofoien eta Vandoren bokillen endoserra da.

Russ Meissner bateria-jotzailea Toronton hazi zen (Kanada). 3 urterekin burukoekin jotzen hasi zen (itxura denez, Mel Torme ikusi ostean), eta 11 urterekin danborra jotzen hasi zen. Bere anai zaharrena Stan Meissner abeslari, konpositore eta ekoizlea da; hark erosi zion lehen bateria, eta kaskoak jantzita danborren aurrean eseri zuen, musika jo zezan. 8.maila ikasten zegoenean Watson Claude Arte Eskolan onartu zuten eta David Campion perkusionista izan zuen irakasle. Bigarren hezkuntzan Barry Elmes jazz bateria-jotzailearekin ikasi zuen, eta “fusion bug”, eta “jazz bug” aintzatespenak eskuratu zituen. 1991. urtean New Jerseyko William Paterson Unibertsitatera joan zen; bertan, John Riley eta Rufus Ried-ekin ikasi zuen, eta Jazz Perfomance goi-mailako titulua eskuratu zuen. 1996. urtean New Yorkera lekualdatu zen eta harrezkero hiriko baterista ezagunenetako bat da; besteak beste, John Abercrombie, Bill Charlap, Lori Carson, Norah Jones, Marian McPartland, Joe Wilder, Dick Hyman, John Scofield, Jim Campilongo, eta Lucy Wainwright Rocherekin egin du lan.
Gaur egun proiektu ezberdinetan ari da, horien artean Sean Smith Quartet, Matt Renzi Trio, Kenny Wessel Group, Gowanus Reggae y Ska Society (G.R.A.S.S), McCarron Bros., Rebecca Pronsky, Dysfunctional Family Jazz Band, Jack Grace Band, the Pre-War Ponies, eta the Billy Lester Trio.
3rd & Bird haurrei zuzendutako telebista-saioan musikari ere bada, eta bateria eta mota guztietako perkusioa jotzen du. Hainbat filmetan ere parte hartu du, hala nola Broken Lizard’s Super Troopers eta Beerfest-en. Amerikako Estatu Batuak, Kanada, Europa, Israel eta Japoniako klub, areto eta jaialdietan jo du.