Event

ALBERTO ARTETA 4tet
31
May
2018

ALBERTO ARTETA 4tet

  • Venue:HOTEL CONDE DUQUE/ 12€ / Osteguna
  • Length:08:00 pm
    

  • Alberto Arteta: saxo tenorea
  • Alejandro Mingot: gitarra
  • Dani Lizarraga : bateria
  • Kike Arza : kontrabaxua


LAUROK Alberto Arteta nafarroako saxofoi-jotzailearen proiektu berria da. Alberto, egungo jazzaren arloan jotzeko eskaera gehien jasotzen duen musikarietako bat da. Bere ibilbidean, “Alberto Arteta Group” boskoteaz grabatutako disko biekin jaialdi garrantzitsuenetan parte hartu du; oraingoan, berriz, laukote formatuarekin dator, entzuleen barrenak astindu eta esertokietatik altxaraziko dituen lan berria aurkeztera.

Alberto Arteta
Pablo Sarasate Kontserbatorioan goi-mailako jazz ikasketetan ohorezko matrikula lortu zuen eta bere promozioko ikasle onenari Karrera Amaierako saria eman zioten. Horren ostean, Amsterdanera joan zen “Saxophone Jazz Bachelor” ikastera, Conservatorium Van Amsterdam-en. Bertan zegoela, besteak beste, Dick Oatts, Gerald Clayton, Ferdinand Povel, Dave Douglas, Gary Foster eta Don Menza bere irakasle izan ziren, eta promozioko instrumentista onenari saria eman zioten.
Hogeitik gora diskotan lan egin du, bai lider zein laguntzaile gisa; horien artean azpimarratzekoak dira “Alberto Arteta Group” boskotearekin zuzendutako lan biak: BAT (Moskito Records, 2014) eta THE LEGACY (Errabal Jazz, 2016). Bi proiektu hauekin ehunka kontzertu eman ditu, eta jaialdi zein klub onenetan jo du: Donostiako Heineken Jazzaldia, Paradiso (Amsterdam), Café Central (Madril), Bimhuis (Amsterdam), Getxoko Nazioarteko Jazz Jaialdia, Café Berlin Jazz (Madril), Bilbaina Jazz club, Jazz en Plasencia (Extremadura),Girona Blues, Ezcarayko Jazz Jaialdia, Sala Joy Eslava (Madrid), etab.
Gaur egun Nafarroako Musikako Goi-mailako Kontserbatorioan irakasle da, eta “Alberto Arteta, LAUROK” taldea zuzentzeaz gain, beste hainbat musika proiektutan dabil lanean.